Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Young Royals: Amor, realeza y el peso del deber Arrastion Bizkaia
Hablamos con Nawi sobre su música y su participación en el Kariña Fest Arrastion Bizkaia
Desquiciadas con Jesucrista Superstar Arrastion Bizkaia
Vamos subiendo de nivel sin parar con Solo Leveling!! Arrastion Bizkaia
Sobre grupos de Whatsapp y suscetibilidad Egunon Bizkaia
Mientras nadie nos ve... Nosotros le damos al play con lo nuevo de Amaia Arrastion Bizkaia
Starship Troopers, ¿Considerada película de culto? Arrastion Bizkaia
Concierto del fin de semana y estrenos de nueva música! Arrastion Bizkaia
Sobre el Athletic, la Real, identidad, euskera y Adolescencia Egunon Bizkaia
Noticias, recomendaciones y estrenos!! Arrastion Bizkaia
todayfebrero 23, 2022
Getxoko Udala | Aurten euskararen aldeko Korrika eta Euskaraldiarekin Getxon bat egitera animatzeko ekitaldia izango da Areetako Geltokia plazan larunbatean, otsailaren 26an. Ekitaldi hori aurkeztu dute Amaia Agirre alkateak, Lohitzune Rodriguez, Uribe Kostako Korrika arduradunak eta Rozio Luces Getxoko Euskaraldiaren Getxoko batzordeko (Udalak , eta Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek osatuta) kideak. Hiru ordezkariek dei egin diete getxotarrei ekitaldian parte hartzeko, bertan Hitza eta Ekintza leloaren hizkiak eskuekin koloreztatzera gonbidatuta baitaude, ondoren giza-mosaiko bat osatzeko.
Ekimena 12:00etan hasiko da Poxpo eta Lintxo pailazoen saioarekinn. Ondoren hizkiak margotuko dira, Joanes Igeregi eta Maddalen Markaida bertsolariek 22.Korrika eta 3.Euskaraldia aurkeztuko dituzte, eta 13:45ean getxotarrek osatutako hizkien mosaikoaren argazkia aterako da, Hitza eta Ekintza leloa zabaltzeko. “Udalak beste behin ere agertu nahi du euskararekin, gure altxorrarekin, duen konpromiso irmoa. Horregatik euskararen erabilera sustatzeko aurten izango diren bi jarduerarekin bat egin nahi dugu. Argi dago hizkuntza bat hitzekin osatzen dela. Hitza beharrezkoa da ohiturak aldatzeko eta ekintzak beharrekoak dira inguruan eragiteko. Horregatik Hitza eta Ekintza leloa zabaldu nahi dugu, getxotarrok larunbateko ekitaldian parte hartzera gonbidatuz”, aipatu du Amaia Agirre alkateak.
Bestalde, Lohitzune Rodriguez, Korrikako Uribe Kostako arduradunak adierazi du Korrikaren 22.edizioa apirilaren 7an helduko dela Getxora, 6:20ak aldera. “Hitzekin da leloa, euskaldunok ondo dakigulako hitzen bidez ekiten dela, eta horren adierazle dira, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, aurtengo omenduak, 34 urtez euskaraz eta euskararen zabalpenean buru belarri arituak. Bidea luzea da oraindik normalizazioa eta euskalduntze osoa urrun daudelako, horregatik AEKatik herritarrak gonbidatu nahi ditugu Korrikan parte hartzera, batzordeetan, karreran, lekukoa eramaten…Izan gaitezen euskararen arnas gune. Sentitu, pentsatu, hitzekin!”, amaitu du Rodriguezek.
Azkenik, Rozio Lucesek, Euskaraldiaren Getxoko batzordeko kideak gogoratu du Euskaraldiaren hirugarren edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango dela Hitzez ekiteko garaia lelopean. “Los ahobizis, belarriprest, irribizis y arigunes seguiremos dando pasos para cambiar los hábitos lingüísticos: ezagun eta ezezagunekin lehen hitzak euskaraz egingo ditugu, elkarrizketa elebidunetan euskarari eutsiko diogu eta lagunak euskaraz ulertzen badu euskaraz egingo diogu. Aurtengo Euskaraldiak hizkuntza ohituren aldaketan salto berri bat emateko hitza eta ekintza uztartzeko beharra azpimarratu nahi du. Joxan Artze poetaren esaldi famatuak dioen bezala, dakitenek erabiliz gero, hizkuntza bat ez da galtzen. Hartu dezagun hitza eta ekin ekintzara!”
Escrito por Mozoilo Irratia
16:00 - 19:00
zure ilunabarra
19:00 - 20:00
con el maestro Kapi
20:00 - 21:00
21:00 - 22:00
zure gaua
22:00 - 00:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)