Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta Izaro, urriko lau larunbatetan
Zazpigarren aldia behar luke aurten Musika Bizian-ek, estaturik gabeko herrietako kulturen topaleku den musika jaialdiak. Covid-19ak, ordea, galarazi egin du urriko azken asteburuetako hitzordua aurten errepikatzea: “Prestatuta geneukana bertan behera utzi behar izan dugu, besteak beste, atzerritik etortzekoak ziren taldeek ezin dutelako etorri”, azaldu du Jon Gomez Garaik, jaialdia antolatzen duen Andra Mari dantza taldeko kideak. Orain arteko eredua ere ezin zen errepikatu aurten: Musika Bizian-ek estaturik gabeko nazioarteko herrietako […]