Denak du muga bat
Leioako campusean tiroketa gertatu zela mundu guztiak daki honezkero. Ustezko tirotzailearen zenbait datu ere bai, zoritxarrez. Hedabide hainbat dago horren atzean, tartean gure inguruan gehien irakurtzen den egunkaria eta telebista publikoa. Ilustrazioak, jazoerarekin zerikusirik ez daukaten datuak, eta sare sozialetan irakurritakoaren arabera, izen-abizenak ere bai datu horien artean. Morboa azken batean, eta txarrena beharbada, herritarrek gehien kontsumitzen dutena. Kazetari moduan bete beharreko lehenengo printzipioetako bat biktimen eta dena delakoen intimitatea […]