Antzerkiaren barrunbeak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek Galdakaon, doan
Galdakaoko Udala | Nolakoa da antzoki bat barrutik? Zer dago teloien atzealdean? Non janzten, aldatzen dira artistak? Zenbat langile aritzen dira ikuskizun bat prestatzen? Zer egiten du bakoitzak? Torrezabal antzokiko ateak parez pare zabaldu, eta bertako txoko ezkutuak zein arte eszenikoen eraikuntza barrutik ezagutzeko aukera izango da Galdakaon. Asteazkenean abiatuko da Antzerkiaren Barrunbeak egitasmoa, arte eszenikoekiko interesa duen edonorentzako tailer sorta. Antzerkia Agerian bisita antzeztua martxoaren 26an eta 27an egingo da. Herriko antzokia […]