Usansoloren segregazio prozesurako Batzorde Mistoa martxan jarri da
Usansoloren segregazio prozesurako txosten teknikoen jarraipena egiteko ardura duen Batzorde Mistoa gaur goizean eratu da, Galdakaoko udaletxean egindako bilkuran. Lan zehatz bat izango du batzordeak gaurtik aurrera: Usansoloren segregazioari buruz Bizkaiko Foru Aldundian aurkeztu beharreko azken txostena egitea. Azken informe horretan Usansolo eta Galdakaoren arteko banaketak ekarriko lituzkeen eragin ekonomiko, juridiko eta praktikoak jaso behar dira, zehatz. Lan horiek arlo bakoitzean adituak diren taldeek egin ditzaten, kontratazioak martxan jartzea izango […]