Listeners:
Top listeners:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
La cruda realidad queda representada, una vez más, de manera maravillosa Arrastion Bizkaia
play_arrow
Moonlight: las tres etapas de una misma herida Arrastion Bizkaia
play_arrow
La serie de Batman de 1966: Santas Fiestas Batman!! Arrastion Bizkaia
play_arrow
ATASCO: cuando la autovía se vuelve el espejo del país Arrastion Bizkaia
play_arrow
Un finde muy navideño: los mejores planes para ti! Arrastion Bizkaia
play_arrow
Critical Role: Cuando el rol se convierte en leyenda Arrastion Bizkaia
play_arrow
Fantasía: la película que abrió la puerta a la imaginación Arrastion Bizkaia
play_arrow
The Game Awards 2025: lo mejor, lo peor y lo que nadie vio venir. Aquí el resumen Arrastion Bizkaia
play_arrow
Dímelo bajito: Cuando amar también es aprender a escuchar Arrastion Bizkaia
play_arrow
El Zorro: La Leyenda de la Espada y la Máscara Arrastion Bizkaia
Nahiz eta 2020ko Canneseko Zinemaldirako programatuta egon, urte bete itxaron behar izan dugu Covid 19aren erruz Searchlight Picturesek (hau da, Disneyk) haien gordailu erraldoitik Wes Andersonen The French Dispatch ateratzeko. Filma pasaden ekainean estreinatu zen Cannesen, eta nahiz eta oraindik zinemetara ez den heldu, mundu mailako zinemaldi gutxi batzuetan ikusteko aukera egon da, hauetako bat Donostiako Zinemaldia izanik, Perlak sailean.
Nire zinema garaikideko irakasleak esaten zuen bezala, Wes Andersonen kasua oso bitxia da, hau da, bat batean sortzen den zinemagile arraro batena, haur baten ikuspuntutik pelikulak sortzen dituen zuzendari bat, estetika oso erakargarri eta bitxi batekin betea. Hasiera batean kultuzko autore indiea zena, azken hamarkadan mundu osoan zehar ezagun bihurtzen joan da zinemagile estatubatuarra, bere estetikarekin kultura popularrera arte helduz.
.jpg?bwg=1547465808)
Azken urteetan El Gran Hotel Budapest edo Isla de Perros bezalako filmak egin ditu Texaseko zuzendariak, Oscar sarietarako nominazio ezberdinak lortuz eta bere estetika landu eta bitxia istorio interesgarri eta pertsonaia erakargarriekin batzea lortuz. Aurrekariak ikusita, zinemazale gehienok gogo handiarekin itxaroten genuen The French Dispatch, baina tamalez, hilabete asko itxaron eta gero, esan beharra dago Wes Andersonen azken lanak arazo mordoa dituela, bere filmografiaren hasieran igartzen ziren maniekin josita, eta estetikak protagonismo guztia kenduz istorioari, pelikula izugarri polit bat sortuz plastikoki, baina kontatzen duen guztiak interes gutxi izanez ikuslearekiko.
Zinemaldi honetan ikusi ditugun beste film batzuetan bezala, autoretasun arazo bat igarri daiteke film honetan: ni naiz autorea, nahi dudana egingo dut, berdin zait gustatzen bazaio jendeari edo ez. Pelikula honetan Andersonek inoiz egin duen estetika polit eta aberatsena sortzea lortu du; koloreak, plano mota ezberdinak, travellingak edo animazioak bezalako aukeraketa formalak erabiliz, hauek denak momentuko Hollywooden dauden punta puntako aktorez beteta. Beraz nola izan daiteke pelikula bat txarra estetika izugarri bat izanik eta aktore bikainak agertuz? Ba pelikulen bihotzean dagoen istorio eta pertsonaien trataera falta zaio filmari.

The French Dispatchek XX. Mendeko Pariseko eleberri estatubatuar baten erredakzioan kokatzen du ikuslea, egunkariko hiru istorio ezberdinetan kontatuz. Istorio hauek haien artean independenteak dira; kartzelan dagoen artista ero batetik xake partida batera igaroz eta chef baten bizipenetan bukatuz. Hasiera batean hiru istorioak interesgarriak izan daitezke, baina Andersonen istorio eta pertsonaia trataerak ikuslearen interes guztia eramaten du, film luze eta astun bat utziz.
Ez nioke film hau edonori gomendatuko, Andersonen filmografia (guztia, ez bakarrik pare bat pelikula) gustuko duten ikusleei besterik ez. Hau esanda, dena ez da txarra filmean, goian aipatu bezala, filmaren estetika goxoki bat da, izugarrizko lana duena eta alderdi horretatik pelikula ezin hobea da. Hau dena esanda, filma urriaren bukaeran estreinatuko da zinemetan.
Escrito por Aimar Erkiaga
SSIFF The French Dispatch Wes Anderson Zinemaldia
¡Es fin de semana!
08:00 - 20:00
20:00 - 22:00
22:00 - 23:00
23:00 - 00:00
00:00 - 02:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)