Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Viernes de Greta Gerwig Arrastion Bizkaia
¡Recomendaciones para las fiestas y muchos estrenos! Arrastion Bizkaia
Recopilación indie del año y un poco de Bisbal con su disco de navidad Arrastion Bizkaia
Hasta el año que viene Arrastion Bizkaia
El fenómeno Paquita Salas y referencias que nos ha dejado Arrastion Bizkaia
Destripamos el último disco de David Rees Arrastion Bizkaia
Se acaba el año Arrastion Bizkaia
Pasamos la navidad con Shrek y su especial Arrastion Bizkaia
Cualquier excusa es buena para escuchar a Suu Arrastion Bizkaia
El Valencia Baraja opciones Arrastion Bizkaia
Galdakaoko Udala | Iazko aurrekontu parte hartzaileetako eskari bati erantzunez, hasi dira Unkinako igerilekuetarako sarrera berotzeko lanetan. Unkina kiroldegian, aldageletatik igerilekura sartzeko, bi eskailera tarte daude, gaur egun berotu gabe. Bizilagunek adierazi izan dute korridore hori oso hotza dela, eta kontraste termiko handia dagoela igerilekuaren eta dutxa klimatizatuen eta berotu gabeko tarteko pasabidearen artean. Horregatik, eskailera tartean berokuntza soluzio bat jartzeko eta sarbide horretan egon daitezkeen bero ihesak eteteko eskatu zuten aurrekontu parte hartzaileetan. Aukeratutako proiektuetako bat izan zen.
Hori dela eta, berotze lanei ekin zaie. Lanak egin ahal izateko aldamioak jarri dituzte lehenik, eta jarraian hasiko dira barruko lanetan. Zortzi astez luzatuko dira lanak, aurreikuspenen arabera, eta hiru fasetan egingo dira. Batetik, soroslearen lokala birkokatu egingo da, soroslearen erosotasuna eta ebakuazioa hobetzeko eta lehen sorospeetarako gela goialdera, igerilekuen ondora, eramateko. Hala, soroslearen gune berrira igerilekutik eta korridoretik sartu ahal izango da. Aldaketak sute instalazioa birkokatzea ere ekarriko du.
Komunetara sartzeko atari bat eraikiko da, bestetik, klimatizatu gabeko kantxa igerilekuko gune klimatizatutik isolatzeko. Obra horien bidez bainugeletarako gelaurre bat egingo da. Horrez gain, espazioari argiztapen sistema berria eta suteak detektatzekoa jarriko zaizkio.
Azkenik, aldageletatik igerilekura sartzeko eskailera tarteen klimatizazioa egingo da. Eremu hori berotzeko, aire beroko gortina bat jarriko da, zonalde horretako tenperaturari eta erosotasun zein osasun baldintzei eusteko.
Obrak 59.999,28 euroren truke esleitu dira eta zortzi astetan amaitzea espero da. Edozein kasutan, lanek ez diote eragingo, printzipioz, igerilekuen erabilerari eta momenturen batean igerilekuetako jardunari eragingo baliote, aldez aurretik abisatuko litzateke.
Escrito por Mozoilo Irratia
Comenzamos el sábado y el domingo con rock por la mañana!
close08:00 - 14:00
14:00 - 16:00
16:00 - 20:00
Hora de desconectar de todo
20:00 - 22:00
22:00 - 23:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)