Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Cómo superar el duelo por una amistad
play_arrow
La Agenda de Alazne 14-05-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Lola Dacosta tiene nuevo podcast Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 30-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 23-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La Agenda de Alazne 09-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Aquí no queda ni el apuntador
play_arrow
Psicología: Grandes Hermanos, vidas prestada, el negoncio de las emociones
play_arrow
Etiquetas diagnosticas o para qué juzgamos a a la gente
play_arrow
El ingenio salvaje de Mr. Fox Arrastion Bizkaia
todayoctubre 7, 2020
Zazpigarren aldia behar luke aurten Musika Bizian-ek, estaturik gabeko herrietako kulturen topaleku den musika jaialdiak. Covid-19ak, ordea, galarazi egin du urriko azken asteburuetako hitzordua aurten errepikatzea: “Prestatuta geneukana bertan behera utzi behar izan dugu, besteak beste, atzerritik etortzekoak ziren taldeek ezin dutelako etorri”, azaldu du Jon Gomez Garaik, jaialdia antolatzen duen Andra Mari dantza taldeko kideak. Orain arteko eredua ere ezin zen errepikatu aurten: Musika Bizian-ek estaturik gabeko nazioarteko herrietako bost musika talde asteburu berean batzen ditu karpa baten azpian, jendetza batzen den eta harremanak estutzen dituen eredu batean. “Ezinezkoa zen aurten formatu berean errepikatzea”, azaldu du Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak.

“Alternatiba” topatu dute, halere, Andra Marik eta udalak: Bizi Musika. Urriko lau larunbaterako kontzertu bana antolatu dute. Euskal Herrikoak izango dira oraingoan talde guztiak, baina itzal handikoak horiek ere: Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta Izaroren emanaldiak izango dira urriaren 10, 17, 24 eta 31n, hurrenez hurren, musutruk.
Andra Marik aspalditik antolatua zuen aurtengo Musika Bizian eta ez da erraza izan egoera berrira moldatu eta alternatiba topatzea. Zirrikitu askori irtenbidea emateko elkarlan handia behar izan da. Hain zuzen, dantza taldeari eskerrak eman dizkio Olaia Parra Kultura zinegotziak egindako “ahalegin eta lanagatik”. Alkateak berak ere erakutsitako “malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna” txalotu du. Andra Mariko ordezkariak “malgutasunean egokitzeagatik” eman dizkio eskerrak udalari. “Denek egindako ahalegina eskertzen dugu; herri eta erakunde asko bertan behera uzten ari dira kultur ekitaldi guztiak baina ez da hori Galdakaoko Udalaren kasua”, azaldu du Gomez Garaik kontzertu zikloa aurkezteko agerraldian. Hain zuzen, Galdakaoko Udalak urritik abendura bitarterako 53 kultur emanaldi antolatu dituela gogoratu du.
Bizi Musikari dagokionez, honakoa da antolatutako egitaraua:
Kontzertu guztietako sarrera doakoa izango da Torrezabaleko edo elizako aforoa bete arte. Egungo egoerak eskatzen duen segurtasun neurri guztiak beteko dira, eta kontutan izan behar da aforoa ere behar horretara egokituko dela.
Escrito por Mozoilo Irratia
Nos encanta disfrutar la buena música y de las charlas y de los debates y de las entrevistas. Y tiramos de los recuerdos y de aquellas grandes canciones que nos marcaron, y también las aderezamos con música nueva! Todos los días, de lunes a viernes por la mañana, Egunon Bizkaia!!
close
Arrastion Bizkaia!
14:00 - 18:00
¡La música más fresca!
18:00 - 19:00
con Maria Lauzirika y compañía
19:00 - 20:00
con David Parra
20:00 - 21:00
con Kike Peris
21:00 - 22:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)