Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Cómo superar el duelo por una amistad
play_arrow
La Agenda de Alazne 14-05-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Lola Dacosta tiene nuevo podcast Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 30-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 23-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
La Agenda de Alazne 09-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Aquí no queda ni el apuntador
play_arrow
Psicología: Grandes Hermanos, vidas prestada, el negoncio de las emociones
play_arrow
Etiquetas diagnosticas o para qué juzgamos a a la gente
play_arrow
El ingenio salvaje de Mr. Fox Arrastion Bizkaia
Jaialdiko hiru egun igaro ostean, lehiaketan dauden hainbat pelikula ikusteko aukera izan dut; Terence Daviesen Benediction Lehen Mundu Gerran kokatutako drama intimista da, Maixabelek iraganeko gatazkei eta barkamenari buruz hitz egiten digu gaur egunean, eta Claire Simonek podcast eder (eta aspergarri) bat eskeintzen digu I Want to Talk About Durasen. Baina ikusitako film guztien artean, sentikortasun eta xarma berezia aurkitu diot Tea Linderburgen lehen filmari, As in Heaven-i.
XIX. mendeko Danimarkar herrixkatxo batean kokatuta, emakumearen askatasun eta boterearen bilaketari buruz hitz egiten du filmak, neska protagonista gazteak dituen urduritasunak eta aldaketa beharrak erakutsiz hasieratik. Leak (protak) ez du bere amak edo amonak izandako bizia bizi nahi, iraganean emakumeak izandako rola aldatu nahi du, eta beraz herrixkatik joan nahi da, aldaketa eta independentzi baten bila. Nahiz eta hasiera batean aukera errealtzat bihurtu kanpoko ikasketa, dena konplikatzen joango da ama erditzen hasten den momentutik, tradizio eta modernitatearen arteko borroka bat hasiz.

Istorioa kontatzeko zuzendaria objektu ezberdinen garrantzi narratiboan oinarritzen da, motibo garrantzitsuenetariko bat ile orrazkerak izanik. Amonak ilea ezkutuan dauka, sumisio tradizional bat erakutsiz gizonekiko, amak berriz melena ilehori ederra haizearen mende askatuta dauka, eta alabak berriz ilea ebaki nahi du. Herrixkan bizitako egun ezberdinetan mototx borobil batetan biltzen saiatzen da bere ilea protagonista, amaren gantxo bat erabiliz (askatasunera bideratzeko aukera ematen dion pertsonaia bakarraren objetua).
Azpimarragarria ere iruditzen zait filmaren alderdi teknikoa, argazki analogiko izugarri batek hornituz zinemako pantaila, momentu batzuetan Tarkovskyren Ispilua ekarriz gogora, bai «argumentu» eta bai estetika aldetik. Badago plano bat, protagonista hesi batean kanpoaldera, nahi duen askatasunera, begira dagoen momentua, zinemagile errusiarraren filmeko momentu baten oso antzekoa dena. Bi emakumeak atzez zerumugarutz begira ageri direna.
Orduak emango nituzke filmaren zirrikitu eta xehetasun ezberdinei buruz idazten, zuzendariak duen hizketaldi feminista landuz eta filmeko pasarte ezberdinak analizatuz, baina uste dut aipatutako hiru lau arrazoiak nahikoa direla zuri, irakurle, enbidia eta kuriositatea transmititu eta filma gomendatzeko.
Escrito por Aimar Erkiaga
20:00 - 22:00
Dj Anna Lee
22:00 - 23:00
23:00 - 00:00
00:00 - 02:00
02:00 - 04:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)