Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
La Agenda de Alazne 09-04-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
El ingenio salvaje de Mr. Fox Arrastion Bizkaia
play_arrow
Sin malos rollos: Hay que reírse... incluso de uno mismo Arrastion Bizkaia
play_arrow
Rafaela y su loco mundo, pop, caos y personalidad Arrastion Bizkaia
play_arrow
Cuando la envidia se vuelve comedia Arrastion Bizkaia
play_arrow
Risas con 50 sombras muy oscuras Arrastion Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 05-03-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Drácula: la reinvención de un mito eterno Arrastion Bizkaia
play_arrow
Entre el miedo y la memoria: Vieja loca, un thriller que te atrapa Arrastion Bizkaia
play_arrow
Galdakao activa el proceso participativo para elegir los conciertos de Santakurtzak 2026 Egunon Bizkaia
Cannesek streaming bidezko zerbitzuei ezezkoa eman eta gero, azken urteetan Veneziako Mostra bihurtu da Netflixek bere pelikulak sarien lasterketara aurkezteko bidea. Sorrentinoren filmaz gain, aurtengo edizioan Maggie Gyllenhaalen The Lost Daughter eta Jane Campionen The Power of the Dog aurkeztu ditu N gorriak, azken honekin zuzendari hoberenaren Zilarrezko Lehoia irabazi du Zelanda Berriko zuzendariak. Zinemaldi italiarrean aurkeztu ondoren, beste hainbat festibaletan sartu du Netflixek Campionen filma, aipatutako lasterketarako bere film garrantzitsuena bihurtuz. Esandako fenomenoaren harira heldu zaigu Donostira The Power of the Dog, Zinemaldiko Perlen plater garrantzitsu bihurtuz.
Gaur egun kaleratzen diren hainbeste western bezala (Audiarden The Sister Brothers etorri zitzaidan burura ikustean) bi (gizonezko) pertsonaiak osatzen dute filmaren protagonismoa, haien artean guztiz kontrakoak direnak. Yin eta Yangen antzera, Hollywooden hain ezagun bihurtu diren Benedict Cumberbatchek eta Jesse Plemonsek haragitzen dituzte filmeko bi cowboyak. Lehena, iraganean geratutako gizon gogor eta krudel bat da, gizontasun hegemonikoaren irudikapen zuzena alegia, bigarrena berriz xamurra eta bihotz onekoa da.
Nahiz eta filmak hasieratik planteatzen duen bi anaia hauen arteko aurkakotasuna oso interesgarria izan, zuzendariak westerna bezalako genero bat ideologia atzerakoien eta gizontasunaren kritikatzat erabiltzen duelako, pelikularen bigarren ordua pixka bat desastrea da. Lehenengo orduan geneukan planteamendu aberats hau; pertsonaia, leku eta akzio bakoitzaren garrantzia erakusten zuena, bigarrenean akzio ezberdinen nahaste bihurtzen da, haien arteko logika narratiboa galduz eta gidoiko hutsuneak agerian geratuz.

Pertsonaia garrantzitsuen argudiatu gabeko desagerpenak, beste pertsonaia batzuen nortasun aldaketak edo logika gutxi dituzten bat bateko akzio ezberdinak bezalako arazoak ditu The Power of the Dog en bigarren zatiak, izen bereko liburu originala zinema gidoira igarotzeko prozesua modu traketsean egin dela emanez.
Pena bat da filmaren alderdi txar hau, zeren eta esan bezala Campionen ideia eta material originala oso erakargarriak dira, eta filmaren aurre produkzioari denbora gehixeago emanda pelikularen azken emaitza hobeagoa izan zitekeelaren zentzazioarekin utzi nau.
Hau dena esan eta gero, nik neuk ez dut The Power of the Dog hasieran aipatutako sarien lasterketan ikusten, esango nuke aurten film hobe eta sendoagoak estreinatu edo estreinatuko direla, eta honen ondorioz Netflixen Oscar goseak beste urte bete itxoin beharko du. Azaroaren bukaeran helduko da streaming bidezko plataformara, beraz aste bete lehenago zinema konkretuetan ikusi ahalko da.
Escrito por Aimar Erkiaga
Jane Campion Netflix SSIFF The Power of the Dog Zinemaldia
05:00 - 07:00
con Aritz Apraiz
07:00 - 14:00
con Maria Lauzirika y compañía
14:00 - 15:00
¡La música más fresca!
15:00 - 17:00
Arrastion Bizkaia!
17:00 - 20:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)