Listeners:
Top listeners:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
La cruda realidad queda representada, una vez más, de manera maravillosa Arrastion Bizkaia
play_arrow
Moonlight: las tres etapas de una misma herida Arrastion Bizkaia
play_arrow
La serie de Batman de 1966: Santas Fiestas Batman!! Arrastion Bizkaia
play_arrow
ATASCO: cuando la autovía se vuelve el espejo del país Arrastion Bizkaia
play_arrow
Un finde muy navideño: los mejores planes para ti! Arrastion Bizkaia
play_arrow
Critical Role: Cuando el rol se convierte en leyenda Arrastion Bizkaia
play_arrow
Fantasía: la película que abrió la puerta a la imaginación Arrastion Bizkaia
play_arrow
The Game Awards 2025: lo mejor, lo peor y lo que nadie vio venir. Aquí el resumen Arrastion Bizkaia
play_arrow
Dímelo bajito: Cuando amar también es aprender a escuchar Arrastion Bizkaia
play_arrow
El Zorro: La Leyenda de la Espada y la Máscara Arrastion Bizkaia
todayfebrero 9, 2022
Galdakaoko Udala | Nolakoa da antzoki bat barrutik? Zer dago teloien atzealdean? Non janzten, aldatzen dira artistak? Zenbat langile aritzen dira ikuskizun bat prestatzen? Zer egiten du bakoitzak? Torrezabal antzokiko ateak parez pare zabaldu, eta bertako txoko ezkutuak zein arte eszenikoen eraikuntza barrutik ezagutzeko aukera izango da Galdakaon. Asteazkenean abiatuko da Antzerkiaren Barrunbeak egitasmoa, arte eszenikoekiko interesa duen edonorentzako tailer sorta. Antzerkia Agerian bisita antzeztua martxoaren 26an eta 27an egingo da.
Herriko antzokia herritarren eskura jartzea da bi proiektuen helburu nagusietako bat; Torrezabal ezagutu eta norberea sentitzea. Beste helburu nagusia, arte eszenikoen konplexutasuna ulertzea, kulturaz eta kriterioz jantzitako herritarrak sortzea. Doakoak izango dira bi jarduerak.
ANTZERKIAREN BARRUNBEAK:
“Obra baten atzean zer dagoen baldin badakigu gehiago disfrutatuko dugu lan horretaz, eta adibidez antzerki bat berez gustatu ez arren, horretaz ere gozatu ahal izango da”, azaldu du Pako Revueltas aktore eta zuzendari galdakoztarrak tailerren xedea. Revueltas bera izango da tailerrak gidatuko dituena.
“Ikusleentzako tailerra da, ez antzerkia egiten ikasteko tailerra”, nabarmendu du Revueltasek ekimenaren aurkezpenean. Topaketa dinamiko eta informalak izango dira nagusi; hitzaldiak egingo dira, solasaldiak Torrezabalera datozen artistekin, eta bisitak beste sormen gune batzuetara. Produkziorako lekuak erakutsiko dira, eta ikuskizun bat posible egiten duten mota askotako profesionalen lana ezagutzeko aukera izango da. “Tailer hauetan parte hartzeko ez da ezer jakin behar”, azaldu du dinamizatzaile arituko den aktore galdakoztarrak bertaratzeko gonbita egiteko; “ikuskizun eszeniko baten atzean ezkutatzen dena aurkitzeko jakinmina duen edonorentzako tailerra da”.
Asteazken honetan izango da lehen saioa, eta hamabostero egingo dira tailerrak, guztira, zazpi. Tailer guztiak diferenteak izango dira, eta guztietan parte hartu ahal izango da, edo solte batzuetan ere bai, nahi izan ezkero. “Topaketa lasai, dinamiko eta informalak izango dira, eta amaieran seguraski ardo bat hartuko dugula elkarrekin”, adierazi du Revueltak.
19:30etik 21:00era bitartekoak izango dira saioak, egun eta gai hauekin:
? Otsailak 9: Zenbat gauza ikusten ditugu antzerki lan batean?
? Otsailak 23: Torrezabaleko antzokia bisitatzea. Nolakoa da agertoki bat barrutik?
? Martxoak 9: Lanbideak sorkuntza eszeniko baten barruan.
? Martxoak 23: Interpretazioa. Mota desberdinak: antzerkia eta ikus-entzunezkoak.
? Apirilak 6: Zuzendaritza eszenikoa.
? Apirilak 20: Bilboko antzoki batera bisita.
? Maiatzak 4: Bilboko Harrobia ekoizpen zentrora bisita abian den sorkuntza lan bat ikusteko, eta elkarrizketa sormen taldearekin.
ANTZERKIA AGERIAN:
Antzerkiaren aurpegi ezezaguna ezagutzeko aukera bat da, baita Torrezabal Kultur Etxeko txokoak eta lanbide eszenikoaren sekretuetako batzuk ezagutzekoa ere. Fokuak, mikrofonoak, efektu bereziak eta interpretazioaren magiaz gozatzeko aukera izango da. GANSO&Cía konpainia arduratuko da umorezko bisita antzeztua egiteaz.
Martxoaren 27a Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela baliatuta, ingurumari horretan egingo dira bisitak, Katrin Schlegel programatzaileak azaldu duenez. Doakoak izango dira bisitak, baina gonbidapenak jaso beharko dira aurrez, martxoaren 1etik aurrera, Torrezabaleko txarteldegian edo Udalaren webgunean. Honakoak dira bisita antzeztuen datak:
? Martxoak 26:
? Martxoak 27:
Antzerkia eta Torrezabal herritarrengana gerturatzeko beste urrats bat dira bi jardunak. Olaia Parra Kultura zinegotziak azaldu duenez, herrira ekartzen diren antzerkien inguruko iritzia ere jasotzen hasi da Udala, programazioa etxe guztietara bidaltzen hasi da, eta zenbait lanen ondoren protagonista eta herritarren arteko solasaldiak ere egingo dira.
Guzti horrekin, bere Gobernu Planaren 79. neurria betetzen ari da udal gobernua: Antzerkiaren barrunbeak ikusarazten.
Escrito por Mozoilo Irratia
Toma aire, relájate, ya es hora
22:00 - 00:00
gure gaua
00:00 - 05:00
05:00 - 07:00
con Aritz Apraiz
07:00 - 14:00
Arrastion Bizkaia!
14:00 - 17:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)