ARRIGORRIAGA

Arrigorriagak bidegorria aisialdirako bai, baina udalerriko poligonoetarako mugikortasun-alternatiba izatea nahi du

todayfebrero 20, 2022

Fondo
share close

Arrigorriagako Udala | Duela hilabete batzuk, Bizkaiko Foru Aldundia Arrigorriagako eta Ugao-Miraballeseko udalekin harremanetan jarri zen bizikletentzako sarea zabaltzearen berri emateko. Iaz Arrigorriagako herrigunea eta Martiartu industrialdea lotzen dituen zatia inauguratu zen eta, aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak egingo duen bidegorria handitzeak Arrigorriaga eta Ugao-Miraballeseko udalerriak konektatuko ditu.

Hori horrela, Aldundiak hainbat aukera proposatu dizkie udalei, eta hauek ari dira orain lanean ahalik eta alternatibarik onena adosteko.

Arrigorriagako Udalari dagokionez, helburua, aisialdirako alternatiba izateaz gain, industrialdeetarako mugikortasun-alternatiba ere izango den bidegorria lortzea da.

Idoia Molina Auzo, Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak azaldu duenez, “gure helburua mugikortasun jasangarria indartzen jarraitzea da, eta bidegorriaren zati berri honen bidez bizikleta garraiobide bideragarri eta seguru bihurtzea”.

Bi udaletako ordezkariak dagoeneko bildu dira akordioak lortzeko asmoz, eta datorren hilean Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin bilduko dira bidegorria diseinatzen amaitzeko.

Gainera, Arrigorriagako Udala Arrigorriagako txirrindularien elkarte desberdinetako kideekin bildu da alternatibak kontrastatzeko eta haien iritziak jasotzeko.

Escrito por Mozoilo Irratia

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Asteburua!

access_time16:00 - 20:00
0%