Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Mondra: Orgullo, Electrónica y Gallego sin Armarios Arrastion Bizkaia
Longlegs: El mal escribe cartas Arrastion Bizkaia
Ouineta: Raíz y revolución en cada canción Arrastion Bizkaia
Resistencia y amor en los 70: Te estoy amando locamente Arrastion Bizkaia
Todo listo para el sábado en el BBK Ría: música, cultura y energía a orillas de la ría Arrastion Bizkaia
Entre dos mundos: La película de Hannah Montana Arrastion Bizkaia
Amor Líquido: melodías que fluyen entre la nostalgia y la libertad Arrastion Bizkaia
Intoxicación: La cruda verdad de nuestra comida Arrastion Bizkaia
Ezezez: El grito del rock en euskera Arrastion Bizkaia
Noticias, estrenos y más para disfrutar el finde!! Arrastion Bizkaia
Entzun saioa:
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoa jokatu da gaur Donibane Garaziko Jai Alain. 1350 bertsozale bildu dira bertan, sarrera guztiak agortu dira.
Zihara Enbeita Gardoki gai-emailearen atzetik sartu dira sei bertsolariak: Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Haritz Mujika Lasa eta Amets Arzallus Antia.
Seikotetik Oihana Iguaranek lortu du puntu gehien biltzea, 688,5. Horrela, finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du eta Amurrion kantatuko du azaroaren 19an. Gaurko saioan bigarren Amets Arzallus geratu da 688 punturekin; hirugarren, Nerea Elustondo 628 punturekin; laugarren Asier Azpiroz 616,5 punturekin; bosgarren Haritz Mujika 615 punturekin; eta seigarren Aitor Etxebarriazarraga 612 punturekin.
Finalaurrekoen lehenengo itzulian egin beharreko ariketak burutu dituzte bertsolariek gaur ere: zortziko handian eta txikian lehenengo, puntutan, seiko motza eta ganbarako lana azkenik: «Azkenean probatu duzu, eta jabetu zara ez zela espero zenuena».
Ariketa horiek epaitzen, gaurkoan ere, hurrengo zazpikoa aritu da: Ainhoa Arregi Elosua, Bakarne Urreaga Etxeberria, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta.
Hurrengoa, Irunen
Finalaurrekoetako hurrengo saioa azaroaren 5ean izango da Irungo Ficoban, 17:00etan. Kantuan ariko diren bertsolariak Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria izango dira. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Escrito por Mozoilo Irratia
22:00 - 00:00
gure gaua
00:00 - 05:00
05:00 - 07:00
¡Toda la música!
07:00 - 20:00
20:00 - 00:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)