Listeners:
Principales oyentes:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Galdakao activa el proceso participativo para elegir los conciertos de Santakurtzak 2026 Egunon Bizkaia
Abraham’s Boys: A Dracula Story – El legado maldito de Van Helsing Arrastion Bizkaia
play_arrow
Desafío Mortal: el fenómeno tailandés que está arrasando Arrastion Bizkaia
play_arrow
Noticias del Cine… ¡Acción! Arrastion Bizkaia
play_arrow
Cómo Smallville cambió para siempre la industria Arrastion Bizkaia
play_arrow
Trayectoria de Ricky Gervais y “Mortality” Arrastion Bizkaia
play_arrow
La agenda de Alazne 19-02-2026 Egunon Bizkaia
play_arrow
Baila, canta y cambia el mundo con Hairspray Arrastion Bizkaia
play_arrow
Y ya está Egunon Bizkaia
play_arrow
Si tienes pulmones, esta receta es para ti Egunon Bizkaia
9 urte bete dira Leos Carax zuzendari frantziarrak Holy Motors-ekin kritika eta ikuslegoa banatu zituenetik, mundu mailako oihartzuna lortuz. Ia hamarkada bat eta gero film berri batekin bueltatu da Carax, opera kantari eta umorista baten arteko amodio istorioa genero musikalaren bidez kontatuz.
Annete izeneko filma pasaden Canneseko Zinema Jaialdian estreinatu zen sail ofizialean, eta zuzendari onenaren palmorria irabazi zuen Caraxek.
Filmak irekiera txundigarri bat dauka, Sparks taldeko partaideek, pelikulan zehar agertuko diren aktore protagonistek eta Leos Carax berak hasiera emanez filmari plano sekuentzia itxurako ariketa batean. Irekieratzat jokatzen duten lehenengo 10 minutu hauetan Carax eta filmeko partaide ezberdinak ikusleari (guri) filma hastear dagoela kontatzen haritzen dira abesti bitartez, Holly Motorsen bezala abangoardiako zuzendari baten aurrean gaudela erakutsiz.

Momentu honetatik aurrera filma hasten da, Adam Driver eta Marion Cotillardek gorpuzten duten bikote protagonistaren aurkezpenarekin, bakoitzak dituen ikuskizun ezberdinak erakutsiz. Driverrek umorista karismatiko baten papera antzezten du, infernutik etorritako Bo Burnham bat izango balitz bezala, Cotillard aldiz operako kantari bat da, emakume lirain eta erakargarri bat. Hasiera oso ona da.
Pelikulak lehenengo ordu xarmagarri bat dauka, ikusle bezala bikote protagonistaren inguruan jakiteko gogoa ematen duena, nondik joango den ikusi nahian. Esan beharra dago kasu honetan filmaren egitura narratiboa jarraitzeko erraza dela, sinplea, eta gertakariak aurrera joan bitartean agian ikuslearen interesa galtzen duena.
Annette-n bizpahiru sekuentzia oso oso onak dira, Caraxen esku ona igartzen da, baina filmaren erditik aurrera pelikula ia estetika hutsean bihurtzen da, ikusleari ez zaizkio hainbeste interesatzen protagonisten nondik norakoak, irudi sorta erakargarriak betetzen dute gure burua.

Filmaren bigarren zatiko interes falta hau kenduta pelikula erakargarria da, esperientzia bat, film musikal ezberdin bat. Aipatzekoa da ere Sparks taldearen soinu bandak ederki hornitzen duela filmaren gidoia, erritmo eta berezko estilo bat emanez batez ere lehen zatian. Bi aktore protagonistak ere izugarri ondo daude, bietatik Driver azpimarratzeke.
Ostiral honetan izango dugu Annette gure zinemetan Elastica Film-en eskutik, beraz, berba hauek interes pixkat bat sortu badizue ez zazue galdu uda honetako musikala.
Escrito por Aimar Erkiaga
ANNETTE CANNES LEOS CARAX Zinema
DANCE! con Alex de la Pinta
20:00 - 23:00
01:00 - 03:00
03:00 - 04:00
Toma aire, relájate, ya es hora
04:00 - 05:00
05:00 - 08:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)