Listeners:
Top listeners:
play_arrow
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
play_arrow
Para muchos comienza un fin de semana largo. Aquí algunos planes: Arrastion Bizkaia
play_arrow
The Legend of Vox Machina: Fantasía, humor y lucha épica Arrastion Bizkaia
play_arrow
Estas son las nominacion al Game Of The Year 2025 Arrastion Bizkaia
play_arrow
Series que marcaron nuestra manera de ser y sentir Arrastion Bizkaia
play_arrow
Sumérgete en las sombras con Splinter Cell: Deathwatch — espionaje, culpa y redención Arrastion Bizkaia
La agenda de Alazne 27-11-2025 Egunon Bizkaia
play_arrow
Hora Punta – Acción, risa y química perfecta Arrastion Bizkaia
play_arrow
El último samurái en pie: honor, sangre y supervivencia Arrastion Bizkaia
play_arrow
La directora Helena Bengoetxea nos habla de su largometraje PETRUS Arrastion Bizkaia
play_arrow
Planes para dar la bienvenida a la Navidad Arrastion Bizkaia
Galdakaoko Udala | Sormeneren udaberriko edizioaren nondik norakoen berri eman dute gaur antolatzaileek, Muguru plazan egin den agerraldian. Euterpe duoaren musikaz lagunduta, “Zaindu maite duzun hori” leloaren azpian azaldu dute udaberriko edizioa, Sormeneren talde aholkulariko hainbat kidek. Hain zuzen, euskal kulturgintzaren zaintza izango da laugarren aldiaren oinarria.
Udaberri honetako edizioan inoiz baino galdakoztar gehiagok hartuko du parte sortzaile gisa; tailerretan arituko diren ikasleak aintzat hartuta, 200 galdakoztar baino gehiago ariko da sormen lanetan. Gainera, errepikatuko ez diren emanaldiak prestatu dira, emanaldi bakanak izango dira, beren beregi Sormenerako sortutakoak.
Dantzaren nazioarteko egunean (apirilak 29), era askotako dantzek hartuko dituzte Galdakaoko kaleak, bertsoekin eta musikarekin batera. Kulturgintzaren komunitatean bizitzeko aldarri bat izango da.
Honakoa da egitaraua:
– Apirilak 20, osteguna: Sormene aurkeztuko zaie galdakoztarrei eta Zizpa gazte konpartsari buruzko “Iratxoa behar genuen” dokumentala aurkeztuko da 19:00etan, Torrezabal Kultur Etxean. Udaberriko Sormeneren edukiak eta egitaraua aurkezteaz gain, Galdakaoko bi gazte sortzailek, Aitzol Zamalloak eta Xabi Ealok, Galdakaoko Zizpa gazte konpartsari buruz sortu duten dokumentala aurkeztuko da, “Zizparen ibilbidearen errepasoa da; herrian erreferenteak bilatzetik erreferente izatera nola pasa den ikusiko da”, adierazi du Xabi Ealo sortzaileetako batek. Dokumentala galdakoztarrei buruz galdakoztarrek sortutakoa da.
– Apirilak 27, osteguna: Goizean ikasleentzako tailerrak izango dira ikus-entzunezkoen inguruan. Josi Sierra galdakoztar zinemagileak Sormeneri buruzko laburmetraiak zelan grabatu eta editatu erakusten dihardu ikastetxeetan, BideoSormene atalean. Sierrak adierazi duenez, “egunero erabiltzen duten teknologia modu sortzailean erabiltzeko deia egin nahi diegu gazteei”. Tailerrak ikasleei bideratuta egon arren, edonork hartu ahal izango du parte BideoSormenen.
Ostegun arratsaldean elkarrekin arituko dira kultur adierazpide askotako sortzaileak, Bapateko Sormene atalean; gehienak, galdakoztarrak izango dira. Bat-batean sortutako ikuskizunean parte hartuko dute Alfonso Medina, Aratxo Angulo, Beñat Armentia, Gaizka Chamizo, Garazi Arrese, Ione Ibarretxe, Karlos Aretxabaleta Txapel, Marijose Bayon, Naroa Larriba, Nerea Larrazabal eta Shakti Olaizola sortzaileek. 19:00etan izango da, Torrezabal Kultur Etxean.
– Apirilak 28, ostirala: Goizean ikasleentzako arte plastikoen tailerra izango da eta horma irudi ibiltaria egingo dute Santi Brouard plazan, Karmele Gorroño galdakoztar artista plastikoarekin batera. Kartoizko kutxekin osatutako horma irudia margotuko dute ikasleek.
Arratsaldean, Oihana antzezlana antzeztuko da Atx teatroa, El Punto Gunea eta Itzuli konpainien eskutik, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxean.
– Apirilak 29, larunbata: Sormene Ibiltaria. 30 minutuko emanaldiak izango dira, Galdakaoko leku ezberdinetan eskainiko direnak.
– Apirilak 30, igandea: BideoSormene rallyean aurkeztuko diren laburmetraien proiekzioa eta sari banaketa. 18:00etan Torrezabal Kultur Etxean.
Sormeneren lau lan ildoetatik (sormena, plazak, komunikazioa eta transmisioa) 2021eta 2022ko edizioetan transmisioan sakontzea erabaki zen. 2022ko udazkenean, transmisioa ildoaren barruan, amatasuna, sorkuntza eta euskara jorratu ziren, eta aurten, zaintza hartu dute gogoetagai eta sormenerako pizgarri. “Gure jardunean, zaintzak bizirautea esan nahi du.
Zaindu euskarazko kulturgintza bizi dadin. Zaindu gure sortzaileak eta euren lana euskarazko kulturgintza eta euskara bizi daitezen. Gure jardunean euskarazko kulturgintzaren historia eta oraina transmititzea zaintza da. Gure jardunean euskaraz sortzeko grina transmititzea zaintza da”, adierazi du Gotzon Barandiaranek, Sormeneren zuzendari artistikoak.
Escrito por Mozoilo Irratia
Anna Lee, famosa DJ y productora de trance con más de 20 años de experiencia profesional, con sede en Ucrania, nació y creció en Letonia. Incluso sabe cómo tocar Classic Trance en vinilo y lo importante que es el conocimiento en la correcta compilación. Le encanta el trance y sabe cómo tocarlo.
close
23:00 - 00:00
00:00 - 02:00
02:00 - 04:00
Toma aire, relájate, ya es hora
04:00 - 05:00
05:00 - 08:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)