Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
"Quiero que el pueblo palestino viva como vivís aquí" Egunon Bizkaia
Hablamos de dislexia con Marije, psicóloga Egunon Bizkaia
La Isla del Tesoro 94
Begoña Pereda, toda una campeona del motociclismo!
No Puedo, Tengo Fútbol 1X09 Xabi Gómez
Entrevista a Jorge Enrique Freiter Froilan
Sección de psicología en la radio
Click eta Click vuelve a la radio
No puedo, tengo fútbol 1X03 Xabi Gómez
No puedo, tengo fútbol 1X02 No puedo, tengo fútbol
bilbok Gabriel Aresti euskal idazleari omenaldia egingo dio Mozoilo Irratia
bilbok Gabriel Aresti euskal idazleari omenaldia egingo dio Mozoilo Irratia
Arrigorriagako Udala | Udalak Arrigorriagako lehen emakumeen etxea diseinatzeko prozesu parte-hartzailea jarri du martxan, udalerriko ahalik eta emakume gehienen iritziak jaso eta, elkarrekin, zer nolako etxea nahi duten hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko helburuarekin.
Prozesuari aurreko ostiralean, apirilaren 1ean, eman zioten hasiera eta 51 emakumek hartu zuten parte.
Saioari hasiera emateko, Joana Etxeberria Politika Feministako zinegotziak, proiektuaren sorrera bultzatu duten Arrigorriagako mugimendu feministaren mugarriak balorean jarri zituen, baita proiektua gauzatzeko Berdintasun Kontseiluak orain arte eman dituen urratsak ere. Ostean, etxearen planoa jaso eta hau bisitatu zuten.
Bukatzeko, hausnarketa-dinamikari ekin zioten, eta taldeka antolatuta, hainbat gairen inguruan aritu ziren: zer espero duten emakumeen etxetik, zer balio eta printzipio eraiki behar diren bertan, zer espazio eta jarduera eskaini beharko lituzkeen eta zer premia ase behar dituen.
Gainera, bilkuran parte hartu zutenek inkesta bete zuten. Asanbladan parte hartzeko aukera izan ez zutenentzat, inkesta udaleko web orrian bete ahalko dute apirilaren 10era arte (https://labur.eus/rZ15V) edo udal eraikinetan galdetegia zuzenean bete.
Lehenengo bilkuraren arrakasta ikusita, bigarrenaren data adostu zuten: apirilaren 29an, 18:30ean.
Joana Etxeberriak Gizarte Ekintza eta Politika Feminista zinegotziak zera azaldu du: “Oso hunkigarria izan da adin desberdineko emakumeak parte hartzeko prest daudela ikustea. Belaunaldien arteko topagunea bilakatu da espazioa eta aniztasun horrek elkarrekin ikasi eta sortzeko aukera asko emango dizkigu”.
Escrito por Mozoilo Irratia
De noche desde las 12 hasta las 4 de la mañana de domingo a jueves, disfruta, y te lo decimos muy en serio, de un repertorio que te relajará y hará que te sientas muy muy tranquilo. Déjate llevar.
closeCOPYRIGHT MOZOILO IRRATIA
Comentarios de las entradas (0)