Aimar Erkiaga

19 Resultados / Página 2 de 3

Fondo

CINE

26. Bilboko Zinemaldi FANTastikoak «El Hoyo» filmaren zuzendariari emango dio FANTROBIA Saria

Argazkia: FANT 2020 26. Bilboko Zinemaldi FANTastikoak Galder Gaztelu-Urrutiari, "El Hoyo" filmaren zuzendari Bilbotarrari, emango dio FANTROBIA 2020 Saria. Larunbateko inaugurazio galan jasoko du saria Gaztelu-Urrutiak. Bilboko Udaletxean emandako prentsaurrekoan pozarren agertu da Galder sariaren esleipenarengatik, eta berarekin El Hoyo-n lan egindako guztiei eskaini nahi izan die saria. Prentsaurrekoan zehar hainbat gairi buruz hitz egin du zuzendariak komunikabideekin; bere hurrengo proiektuaz, filma egiteko orduan erabilitako erreferentziez, nolako produkzioa izan zuen, […]

todaynoviembre 6, 2020

CINE

10 euskal film laburrek emango diote pre-hasiera 26. Bilboko Zinemaldi FANTastikoari

10 film laburrek hasiko dute 26. Bilboko Zinemaldi FANTastikoa 2.000 euroko Euskal Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria lortzeko. Azaroaren 6an Azkuna Zentroan proeiktatuko dira 10 laburrak eta hurrengo egunean, larunbatean, egingo da Zinemaldiaren hasiera ofiziala inaugurazio galan. 10 euskal laburren artean David Pérez Sañudo (Ane, Alardea) bezalako zuzendari ospetsuagoak eta zuzendari ez ezagunen opera primak parte hartuko dute. Azpimarragarria da "Polter" laburraren parte hartzea, pasaden Sitgeseko Zinemaldian labur hoberenaren saria […]

todaynoviembre 6, 2020

CINE

Dardenne anaiek 62. ZINEBI Jaialdiko Ohorezko Mikeldi saria jasoko dute

Ana Murugarren eta María Eugenia Salaverri euskaldunek ere Ohorezko Mikeldi saria jasoko dute 80 eta 90. hamarkadetan Bizkaiko zineman izandako garrantziarengatik Jean-Pierre eta Luc Dardenne belgikarrek jasoko dute 62. ZINEBI-ko Ohorezko Mikeldi saria, azken hamarkadetan haien fikziozko lanekin mundu mailako kritika eta ikusleak txunditu ondoren. Azpimarragarria da Canneseko Jaialdian Urrezko Palma bi aldiz lortu dituzten zinemagile gutxien taldean daudela. Dardenne anaien sariaren harira Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak […]

todaynoviembre 4, 2020

CINE

John Carpenter, Bong Joon-Ho eta Donald Cammell zuzendarien filmak proiektatuko dira 26. Bilboko Zinemaldi FANTastikoan dohainik

Fant Maisuak izeneko atalean John Carpenter estatu batuarraren, Bong Joon-Ho korearraren eta Donald Cammel britainiarraren filmak proiektatuko dira Azkuna Zentroko 2. aretoan, dohainik, Bilboko 26. Zinemaldi FANTastikoaren barruan. John Carpenter fantasia eta terrore zuzendari ospetsuaren hiru film ikusi ahalko dira Fant Maisuak atalean; The Thing (1982), The Fog (1980) eta In the Mouth of Madness (1995). The Thing. Oscar Sarietan mundu mailako ospea lortu eta gero, Bong Joon-Ho hego korearraren […]

todayoctubre 29, 2020

CINE

Dar-Dar laburmetraiak eta Psycho Goreman filmak emango diote hasiera 26. Bilboko Zinemaldi FANTastikoari

Paul Urkijo Alijo zuzendari eta gidoilari arabarrak irekiko du Bilboko 26. Zinemaldi FANTastikoa Sitgeseko Zinemaldian estreinatu zuen Dar-Dar laburmetraiarekin. Urkijoren laburrarekin batera Psycho Gorema film kanadiarra proiektatuko da azaroaren 7an izango den inaugurazio galan. Paul Urkijo Dar-Dar-eko errodaian. 2017an estreinatutako Errementari eta gero, Urkijoren azken laburmetraiak Dar-Dar deabruaren istorioa kontatzen du, euskal folkloreko ipuin batetan oinarritzen den atzamarrak jaten zituen piztia. Meliés D´Argent saria irabazi zuen azken Sitgeseko Zinemaldian, labur […]

todayoctubre 28, 2020

BERRIAK | NOTICIAS

«Dasatskisi» film georgiarrak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. Urrezko Maskorra

Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren Dasatskisi-Beginning filmak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra. Luca Guadagninok lideratutako epaimahaiak Zinemaldiko sari nagusiataz gain zuzendari, gidoi eta emakuzmeko aktore hoberenaren zilarrezko maskorrak esleitu dizkio filmari, 68. edizioko garaile nagusi bihurtuz. Thomas Vinterberg daniarraren Druk filmak aktore hoberenaren Zilarrezko Maskorra lortu du, baina aurtengo edizioan sari hau filmeko lau protagonistentzat joan da, Guadagninoren esanetan lau gizonezkoek mereziz maskorra. Epaimahaiaren Sari Berezia Johnny Deppek […]

todayseptiembre 27, 2020

CINE

Nomadland: momentuko izarra

Denborak bezala, filmen gurpilak aurrera darrai, zinema denboraldi arraro baten azken iltzeak osatzen dute hilkutxa urte hau. Zinemaren industriarentzako urte kaotiko honetan, lore basati bat irten da basamortuan, Chloé Zhao zuzendariaren Nomadland. Torontoko zinemaldian publiakoren saria eta Veneziako Mostran Urrezko Lehoia irabazita, urteko filmaren aurrean gaudela esan dezakegu. Ez maixu lan bat delako, hau idazten dagoen ikusleari ez baitzaio beste munduko ezer iruditu, baizik eta 2020ak behar zuen film mota […]

todayseptiembre 22, 2020

CINE

Druk: zinemaz mozkortuta

Kolpe galanta jasan du zinemak pandemia dela eta; hainbat blockbuster atzeratu dira, edo beste hainbat streaming bidez estreinatu dituzte. Baina, zinemaldi ezberdinek, eta zinemaren industria gehien markatu duen gertakaria Canneseko zinema jaialdia bertan behera gelditzea izan da. Gizakiok behar dugun besteko alkohol mailarekin jaiotzen gara? Askok uste genuen mundu mailako zinemaldi garrantzitsuenak ezeztatze albistea argitara atera zuen momentutik 2020 zinema gabeko urtea izango zela; agur alfonbra gorriak, agur Hollywoodeko izarrak […]

todayseptiembre 21, 2020

CINE

Rifkin’s Festival: Ez dira betiko garai onenak, zinemarentzat

Woody Allen zuzendari eta idazle Brooklyndarrak ireki du aurtengo Donostia Zinemaldia, pasaden urtean berton eta inguruko herrietan grabatutako Rifkin's Festival filmarekin. Rifkin's Festival ez da Woody Allen-en film hoberenena, ez da hurbildu ere egiten. Zinemaldira bidaiatzen duen bikote baten amodio/ez amodio istorioetan oinarrituta, momentuko zinema eta zinemaldien inguruko kritika egiten du Allen-ek, 50. eta 60. hamarkadako zinema klasikoari hainbat erreferentzia zuzen eginez. Rifkin's Festival ez da Woody Allen-en film hoberenena, […]

todayseptiembre 21, 2020

Loadingsync

Loading...

Rock Bizkaia!

access_time05:00 - 08:00
0%