Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Viernes de Greta Gerwig Arrastion Bizkaia
¡Recomendaciones para las fiestas y muchos estrenos! Arrastion Bizkaia
Recopilación indie del año y un poco de Bisbal con su disco de navidad Arrastion Bizkaia
Hasta el año que viene Arrastion Bizkaia
El fenómeno Paquita Salas y referencias que nos ha dejado Arrastion Bizkaia
Destripamos el último disco de David Rees Arrastion Bizkaia
Se acaba el año Arrastion Bizkaia
Pasamos la navidad con Shrek y su especial Arrastion Bizkaia
Cualquier excusa es buena para escuchar a Suu Arrastion Bizkaia
El Valencia Baraja opciones Arrastion Bizkaia
Kolpe galanta jasan du zinemak pandemia dela eta; hainbat blockbuster atzeratu dira, edo beste hainbat streaming bidez estreinatu dituzte. Baina, zinemaldi ezberdinek, eta zinemaren industria gehien markatu duen gertakaria Canneseko zinema jaialdia bertan behera gelditzea izan da.
Gizakiok behar dugun besteko alkohol mailarekin jaiotzen gara?
Askok uste genuen mundu mailako zinemaldi garrantzitsuenak ezeztatze albistea argitara atera zuen momentutik 2020 zinema gabeko urtea izango zela; agur alfonbra gorriak, agur Hollywoodeko izarrak eta agur kalitatezko zinema.
Kulturaren zorterako, ez dira albiste guztiak txarrak izan, eta nahiz eta Canneseko zinemaldia ez burutzeak hainbat filmen atzeratzea ekarri, beste batzuk pandemia garaietan estreinatzera ausartu dira.
Cannesek bere sekzio ofiziala izango zenaren zerrenda plazaratu zuen, bere filmakCannes 2020 labelarekin hornituz eta mundu mailako beste zinemaldi batzuetako sekzio ofizialetan proiektatuz.
Ikuslea estasi egoera batetan sartzea lortzen du.
Zerrendako hainbat film sartu dira aurtengo Zinemaldian, garrantzitsuenetako bat Thomas Vinterberg zuzendari Danimarkarraren Druk izanik, Torontoko zinemaldiarekin batera mundu mailan estreinatu dena Zinemaldian.
The Hunt eta The Celebration filmen zuzendariak, alkohola oinarri duen teoria batetatik abiatzen du filma: gizakiok behar dugun besteko alkohol mailarekin jaiotzen gara?
Mads Mikkelsenen aktore buru delarik, institutuko 4 irakaslek teoria hau probatzea erabakitzen dute, esperimentu honek haien bizitzako arlo sozialean nolako eraginak izan ditzakeen ikusteko.
Dogma 95 eko zuzendariak badakizki nora arte erakutsi alkoholaren bi alderdiak.
Vinterbergek badaki humorea eta drama nola maneiatu, gaiaren alde positibo eta negatiboak landuz. Filmaren hasierako ordu betea kristolako humorezko pelikula da, ikuslea estasi egoera batetan sartzea lortzen du, protagonistek alkoholarekin probak egin bitartean, guk geuk ere egoera hori sentituz.
Martinen pertsonaia (Mads Mikkelsen) historiako irakasle aspergarri batetarik, bere ikasle, lagun eta emaztearekin jarrera berri bat izatera igarotzen da, gazteriara, poztasunera, bizitzeko gogoak ber eskuratzen ditu.
Baina mozkor aldi guztiek bezala, denak dauka bukaera bat, eta ikusleak hasieratik pentsatu zezakeen bezala, Druk ez da komedia huts bat. Gero eta alkohol kantitate gehiagorekin probak egin bitartean, lau irakasleek bizitzako hainbat aspektu alde batera uzten dituzte, dena hankaz gora geratu arte.
Dogma 95 eko zuzendariak badakizki nora arte erakutzi alkoholaren bi alderdiak, ondo jokatzen du kontzeptuarekin; ikusleari berak aukeratu dezan utziz zein den alkoholarekiko jarrera egokia.
Zinemaldi honetan ikusitako film hoberenaren aurrean gaude.
Danimarkar gizartearen kontsumoaren erretratu bat egiten saiatzen dela ere esan daiteke, filma gazte batzuen mozkorraldi batekin hasiz eta bukatuz, baina filmean zehar sarritan aipatuz jende guztia mozkortzen dela herrialdean, ez bakarrik gazteria.
Druk-en azpimarratzeko beste aspektu bat, Mads Mikkelsenen antzezpena da; aspergarri izatetik munduko pertsona karismatikoena izatera bihurtzen da, hainbat ñabardura ezberdin emanez pertsonaiaren estiloari eta bukaera eszena txundigarri bat sortuz.
Momentuz, 68. Donostia Zinemaldi honetan ikusitako film hoberenaren aurrean gaude, Urrezko Maskorra irabazteko lehian faborito bihurtu dena.
Escrito por Aimar Erkiaga
68SSIFF Another round Donostia Druk Thomas Vinterberg
zure ilunabarra
18:00 - 20:00
con David Parra
20:00 - 21:00
Con Kike Peris
21:00 - 22:00
zure gaua
22:00 - 00:00
gure gaua
00:00 - 05:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)