CINE

Rifkin’s Festival: Ez dira betiko garai onenak, zinemarentzat

todayseptiembre 21, 2020

Fondo
share close

Woody Allen zuzendari eta idazle Brooklyndarrak ireki du aurtengo Donostia Zinemaldia, pasaden urtean berton eta inguruko herrietan grabatutako Rifkin’s Festival filmarekin.

Rifkin’s Festival ez da Woody Allen-en film hoberenena, ez da hurbildu ere egiten.

Zinemaldira bidaiatzen duen bikote baten amodio/ez amodio istorioetan oinarrituta, momentuko zinema eta zinemaldien inguruko kritika egiten du Allen-ek, 50. eta 60. hamarkadako zinema klasikoari hainbat erreferentzia zuzen eginez.

Rifkin’s Festival ez da Woody Allen-en film hoberenena, ez da hurbildu ere egiten, baina ez da espero den gauza ere, are gutxiago zuzendariaren azken mendeko lanak ikusita.

Rifkin’s Festival-en benetako indargunea bere zinemaren diskurtsoetan datza.

Orson Welles, Luis Buñuel, Jean-Luc Godard eta beste hainbat zinemagile klasikoren filmen zatiak ber egiten ditu Woody Allenek Rifkin’s Festivalen, bere alter egoa den Wallace Shawn-en amets eta ilusioetan agertuz.

Donostiaren postalezko toki ederrak eta Allen-en umorezko gidoi zorroztasunak kenduta, zinemaldian zehar gertatzen den film zatia zakontasun gutxikoa da. Rifkin’s Festival-en benetako indargunea bere zinemaren diskurtsoetan datza, filmaren lehenengo momentuetatik zuzendariaren ikuspuntua argi geratuz eta honekin ikusleari zuzenean hitz eginez.

…ez dakit nola funtzionatu dezaketen filma estreinatzean «mainstream» publiko baten aurrean.

Rosebud-en ber egindako sekuentzia ikusten den momentutik zinema klasikoa gustuko duen edonor erakartzen du Woody Allen-ek, aipatutako zuzendarien hainbat film ezberdin parodiatuz eta bere narraziorako egokituz; aipagarria da adibidez, Cristoph Waltz aktoreak Donostiako hondartzan Bergmanen filmeko heriotzaren papera egiten duen momentua.

Nahiz eta pertsonalki gustatu zinema erreferentzia zuzen hauek, ez dakit nola funtzionatu dezaketen filma estreinatzean «mainstream» publiko baten aurrean.

Bukatzeko, eta laburbilduz, Rifkin’s Festival ez da urteen poderioz gogoratuko den film bat; baina Donostiaren edertasunaz, filmeko protagonisten elkarrizketez eta zinema munduaren erreferentziez beteta, erraz eta gustura disfrutatzen den komedia bihurtzen da.

https://www.youtube.com/watch?v=X0HuZi4JCxM

Escrito por Aimar Erkiaga

Comentarios de las entradas (0)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


0%