Listeners:
Top listeners:
EN DIRECTO La Primera de Bizkaia
Viernes de Greta Gerwig Arrastion Bizkaia
¡Recomendaciones para las fiestas y muchos estrenos! Arrastion Bizkaia
Recopilación indie del año y un poco de Bisbal con su disco de navidad Arrastion Bizkaia
Hasta el año que viene Arrastion Bizkaia
El fenómeno Paquita Salas y referencias que nos ha dejado Arrastion Bizkaia
Destripamos el último disco de David Rees Arrastion Bizkaia
Se acaba el año Arrastion Bizkaia
Pasamos la navidad con Shrek y su especial Arrastion Bizkaia
Cualquier excusa es buena para escuchar a Suu Arrastion Bizkaia
El Valencia Baraja opciones Arrastion Bizkaia
todayoctubre 30, 2020
Jadanik hamaseigarren ikasturtea hasi dute Galdakaoko Berbalagunek, hamargarrena Basaurikoak. Berbalagun programak euskaraz bizi nahi duten horiei, bizitza bere osotasunean euskaraz egiteko pausuak ematen laguntzen die. Aurten «Praktikatu eta Bizi» lelopean, proiektu honetatik 600 lagun inguru ibili dira urte hauetan guztietan. Azken ikasturtean (2018-19) 240 lagun ibili ziren 33 berbataldetan banatuta, 6-8 pertsonak osatutakoak.
Izan ere, euskaldun berriei ikasitakoa praktikara eroateko zubi lana bikaina izateaz gain, euskaraz bizi nahi duten euskaldun osoei euren ingurua euskalduntzen laguntzeko lanabes ezin hobea da.
Egitasmoa kudeatzeko batetik, Galdakaoko Udala, Galdakaoko AEK eta Galdakaoko Udal Euskaltegia, eta bestetik, Basauriko Udala, Basauriko AEK, Basauriko Udal Euskaltegia eta Basauriko Hizkuntza Eskola aritzen dira lankidetzan. Hiru eta lau eragile horietako ordezkariak hiru hilerik behin biltzen dira Jarraipen Batzordean, egitasmoaren nondik norakoak (taldeak, agenda…) aztertzeko.
Pandemiak sortutako egoera batere erraza ez den arren, proiektuak aurrera jarraituko du. Talde hauetako batzuk jadanik martxan daude,hots, elkartzen hasi dira, betiere osasun neurriak errespetatuz (6 pertsona gehienez). Aipatu behar da talde arruntez gain, hau da, tabernetan geratzen diren taldeez gain, interes taldeak ere badaudela, hala nola: mendi taldea, jostun taldea, euskal dantza taldea, txalaparta taldea, bizkaiera lantzeko taldea eta paseo taldea eta irakurketa taldea.
Nahiz eta lehentasuna aurrez aurreko bilerak jarraitzen egitea den, Berbalagunekoek prest dituzte ekintzak on-line aurrera eramateko baliabide eta bitarteko guztiak. Ekintza hauek «Hautu-mautuak» deituko dira. Gainera, egoerak kalean elkartzeko aukerarik emango ez balu, «Etxetik egiteko erronkak eta jolasak proposatzen jarraituko genuke, martxoan hasi zen konfinamenduan egin genuen bezala», adierazi dute.
Berbalagun Hego-Uribeko Euskararen Agenda osatzeaz arduratzen da ere. Agenda honetan, herriko eragileek euskara hutsean sortzen dituzten ekimenak agertzen dira: hitzaldiak, tailerrak, antzezlanak, kontzertuak, bisita gidatuak… Agenda berbalagun guztiei heltzen zaie, taldeetatik kanpo ere euskaraz bizitzen laguntzeko. Sare sozialak eta bloga ere erabiltzen dituzte agendaren eta egiten ditugun ekintzen informazioa zabaltzeko.
Izena emateko edo agenda e-postaz jasotzeko:
? 607 146 855
Escrito por Mozoilo Irratia
zure ilunabarra
18:00 - 20:00
con David Parra
20:00 - 21:00
Con Kike Peris
21:00 - 22:00
05:00 - 08:00
nire goiza
08:00 - 12:00
Copyright Mozoilo Irratia
Comentarios de las entradas (0)