Berbalagun Galdakaora itzuli da «Praktikatu eta Bizi» lelopean
Jadanik hamaseigarren ikasturtea hasi dute Galdakaoko Berbalagunek, hamargarrena Basaurikoak. Berbalagun programak euskaraz bizi nahi duten horiei, bizitza bere osotasunean euskaraz egiteko pausuak ematen laguntzen die. Aurten "Praktikatu eta Bizi" lelopean, proiektu honetatik 600 lagun inguru ibili dira urte hauetan guztietan. Azken ikasturtean (2018-19) 240 lagun ibili ziren 33 berbataldetan banatuta, 6-8 pertsonak osatutakoak. Izan ere, euskaldun berriei ikasitakoa praktikara eroateko zubi lana bikaina izateaz gain, euskaraz bizi nahi duten euskaldun osoei […]