Sormenek udaberrirako prestatu dituen eduki eta emanaldiak aurkeztu ditu
Galdakaoko Udala | Sormenek 2022an landuko dituen edukiak eta eskainiko dituen emanaldiak aurkeztu ditu Galdakaoko Elexalde BHI ikastetxean. Prentsaurrekoan parte hartu dute Rakel Iruarrizaga Elexalde BHIko irakasleak, Eguzkibegi ikastolako Isusko Diezek, Elexalde BHIko Leire Olano eta Ugaitz Fernandez ikasleek, Edurne Azkarate eta Intza Alkain Formol Laborategia konpainiakoek, Edurne Espilla Euskara zinegotziak eta Gotzon Barandiaran Sormeneko zuzendari artistikoak. Azken honek hartu du hitza lehenik eta honakoa azaldu du: “Sormenek lau lan ildo jorratzen ditu: sormena-plazak-komunikazioa-transmisioa. Lau lan ildo hauetatik transmisioarena da kezka larriena […]
