Apirilaren 27tik 30era izango da udaberriko Sormene
Galdakaoko Udala | Sormeneren udaberriko edizioaren nondik norakoen berri eman dute gaur antolatzaileek, Muguru plazan egin den agerraldian. Euterpe duoaren musikaz lagunduta, “Zaindu maite duzun hori” leloaren azpian azaldu dute udaberriko edizioa, Sormeneren talde aholkulariko hainbat kidek. Hain zuzen, euskal kulturgintzaren zaintza izango da laugarren aldiaren oinarria. Udaberri honetako edizioan inoiz baino galdakoztar gehiagok hartuko du parte sortzaile gisa; tailerretan arituko diren ikasleak aintzat hartuta, 200 galdakoztar baino gehiago ariko da sormen lanetan. Gainera, errepikatuko ez diren emanaldiak prestatu dira, […]