Erakusketak, zinema, antzerkia, hitzaldiak eta beste, Martxoaren 8aren harira Galdakaon
Galdakaoko Udala | Galdakaoko Udalak, herriko elkarte feminista eta emakume taldeekin elkarlanean, egitarau oparoa prestatu du martxoaren 8aren harira. Hilabete osorako antolatu dira ekintzak Emakumeen Nazioarteko Eguna gogoan hartuta hausnarketa bultzatzeko. Honakoa da ondorengo egunetarako egitaraua: “Emakume baserritarrak” erakusketa: martxoaren 1etik 11ra Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan. Gaittun elkarteak antolatuta, ikusgai egongo da arratsaldero 17:30etik 20:30era. Martxoaren 3an erakusketa aurkeztuko da eta Itsasoan Gaittun dokumentala eskainiko da arratsaldeko 19:00etan. Sistema patriarkala eta arrazakeriaren ondorioak emakumeon bizitzetan. Testigantzak eta bizipenak. Solasaldia: Elkarlaguntza Sareak antolatuta, Kurtzeko Plazako […]