Jesus Eguzkitza, Manu Etxebarria, Nagore Etxebarria eta Asier Bidart euskaltzain galdakoztarrei aitortza egin die Udalak
Galdakaoko Udala | Ohorezko Euskaltzain da azarotik Jesus Eguzkitza, Eguzki, galdakoztarra. Arrazolan jaioa eta aspaldi galdakoztartua, euskararen alde egunero-egunero egindako lana aitortu dio Galdakaoko Udalak. Ekitaldia egin du, hartarako, udaletxeko pleno aretoan. Ez da, ordea, Galdakaok duen Euskaltzain bakarra: Manu Etxebarria, Zeberion jaiota ere galdakoztartzat har daitekeen Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua, 1991n izendatu zuten Euskaltzain urgazle. Nagore Etxebarria Usansolotarra, 2013an izendatu zuten Euskaltzain urgazle, eta Euskalkien lantaldean jardun zuen. Udalean […]