Galdakaok gazteen emantzipaziorako bulegoa ireki du
Galdakaoko Udalak gazteentzako emantzipazio prozesuetarako aholkularitza zerbitzu berri bat jarri du martxan: emantzipazio bulegoa. Zerbitzu honen helburu nagusia da emantzipatu nahi duten gazteen eskura jartzea prozesu hori gauzatzeko eskuragarri dauden informazio eta baliabide guztiak. Gazteen emantzipazioa gazteak osotasunez eta aukera berdintasunez gizarteratzea lortzea da, beren bizi proiektua autonomiaz eraikitzeko eta eskubide guztiak egikaritzeko aukera izan dezaten, ahultasun gehien dituzten gazteei arreta handiagoa eskainiz. Prozesu horretarako, etxebizitzari, enpleguari edo prestakuntzari buruzko informazioa ezinbestekoa da. Hain zuzen, informazio […]