Argitaratu da Ibarluzeko 60 bizitokiak egokitu zaizkien galdakoztarren zerrenda
Ibarluze kalean egiten ari diren bizitokiak eraikitzeko lanak laster amaituko dira eta bizpahiru hilabete barru bertan egongo dira bizitzen 60 zuzkidura bizitokien lehen erabiltzaileak. Aurreikuspenen arabera, apirilean zehar sinatuko dira kontratuak erabiltzaileen eta Udalaren artean, eta orduan banatuko dira giltzak. Emantzipatu nahi duten gazte galdakoztarrentzat izango dira 60 bizitoki berrietatik 42, guraso bakarreko familientzat 16, eta mugikortasun murriztu iraunkorra dutenentzat 2. Bizitokiak behar handiena dutenen artean banatzeko helburuz, baremazio bidez erabaki da nork […]
