Donostia Zinemaldiak 69. edizioko kartelak aurkeztu ditu
Sigourney Weaver izango da Zinemaldiaren 69. edizioko kartel ofizialeko aurpegia Eva Villar artistak diseinatu ditu aurtengo edizioko kartelak, sail bakoitzarekiko motibo eta kolore ezberdinak erabiliz. “Kartel hauek komunikazioak eta arteak bat egiten duten espazio bihurtu ditugu. Gure estudioan, sormen-prozesua indartzea, harago joatea eta artistekin taldeak sortzea gustatzen zaigu, proiektuak horretarako bide ematen badu” esan du Villarrek. Aurtengo kartelak.