Zozketa bidez 40 nerabe aukeratuko dira Galdakaon euren auzoak hobetzeko
Galdakaoko Udala | Aperribai inguruan eta Urreta inguruan 15 eta 17 urte arteko hogeina gazteekin egingo du lanketa, gazteei dagozkien estrategiak eurekin lantzeko Iaz abiatutako Auzotik Galdakao proiektuaren bi esperientzia pilotuak aurrerantz doaz erritmo onean. 1 eta 2 eremu gisa izendatutako guneetan jarri ziren martxan lehen prozesuak: Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai Zaharra eta Jugu barnebiltzen dituen 1. eremuan, batetik, eta Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta batzen dituen 2. eremuan, […]
