Euskararen Erabilera Plan berria diseinatzen hasi da Galdakaoko Udala
Galdakaoko Udala | Orain arteko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) hamar urtean egon da indarrean, eta, planak berak aurreikusten zuen bezala, 2022an plangintzaren ebaluazioa egin eta berritzeko batzorde atal berezi bat abiatu zen Euskararen Aholku Batzordearen baitan. Fase hori bukatuta, hurrengo hamar urteotarako erronka berriei aurre egiteko garaia da orain; beraz, Galdakaon euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategiko berria gidatuko duen plan estrategiko berria ontzeko unea heldu da, aurrekoaren […]
