Musika Bizian jaialdiak Euskal Herriko, Kornuallesko, Britainiako eta Kosovoko doinuak ekarriko ditu Galdakaora
Xabi Ealo, Musika Bizian Festibaleko prentsaburua. Munduko plaza izango da Galdakao urriaren 27an eta 28an. Musika Bizian jaialdiko bederatzigarren edizioa egingo da, eta Euskal Herriko, Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko doinuak entzuteko aukera izango da, Iturrondo plazan. Aurkezpen ekialdian Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea, Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatua eta Unai Zabala, Garazi Maeso eta Garatz Unamunzaga Andra Mari Eusko Dantzari Taldeko kideak izan dira, aurtengo nondik norakoak emateko. […]
