‘EHdistopikala’, Gatibu-ren diska berria
Gorputza astindu aire latino eta tropikaletara irekitako errepertorio batekin. Hori da Gatiburen disko berriaren helburua, eta Durangoko Azokari begira argitaratuko da, EH Distopikala izenburupean. Gaur eguerdian eman da ezagutzera Ezin disimulatu abestia, dagokion bideoarekin, bizkaitarren albumaren sonoritatea aurreratzen duena. Aurkezpen-bira Bilbon hasiko dute, 2023ko martxoan, Miribillan. Sarrerak salgai daude jada. Gatibuk azken hilabeteetan gure historiako kontzertu indartsu eta jendetsuenak bizi izan dituela esan du, San Mamesekoa barne, Fito y Fitipaldis […]
