Oihana Iguaranek irabazi du Donibane Garaziko finalaurrekoa
Entzun saioa: Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoa jokatu da gaur Donibane Garaziko Jai Alain. 1350 bertsozale bildu dira bertan, sarrera guztiak agortu dira. Zihara Enbeita Gardoki gai-emailearen atzetik sartu dira sei bertsolariak: Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Haritz Mujika Lasa eta Amets Arzallus Antia. Seikotetik Oihana Iguaranek lortu du puntu gehien biltzea, 688,5. Horrela, finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du eta Amurrion kantatuko du azaroaren 19an. Gaurko saioan bigarren Amets Arzallus geratu […]
