Arrigorriagako Udalak gizarte-zerbitzuak indartzen jarraitzen du
Arrigorriagako Udala | "Lagunkoia" programa aipagarrienetako bat da. Zahartze aktiboa lantzen du, eta sail horretako arduradun teknikoen arabera, 2021ean ezarritako helburuak bete egin dira: herriguneko erretiratuen zentroan aireztapena hobetzeko lanak egin dira, Abusuko erretiratuen taberna lizitatzea lortu da, helduentzako jarduera kultural eta fisikorako 'Udaberriko programa' burutu da eta antzemandako beharrak 2022rako prestakuntza-programaren diseinua gidatzen ari dira. LTB (Laguntza Teknikoen Bankua) bezalako zerbitzuek ere aurreikuspen guztiak gainditu dituzte eta mendetasuna duten […]
