Ireki da Erlojupekoa film laburraren castingerako izena emateko epea
Geuretik Sortuak proiektuaren baitan, Erlojupekoa film laburra grabatuko da Galdakaon, urriaren30etik azaroaren 3ra. Akziozko komedia surrealista izango da, eta rider bat izango du protagonista, bizikletan enkarguak banatzen dituen horietakoa. Aktore, figurante eta ekoizle bila dabiltza filmea grabatuko duten Bira Produkzioakeko kideak, eta horretarako gaur ireki da castingean izena emateko epea. Herritarren parte hartzea sustatu du Udalbiltzarekin lantzen ari den proiektu honek, hasiera hasieratik. Herritar talde batek, Gidoi tailerrean parte hartzeko aukera izan zuen ekainean. Bertan […]
