Mikel Larunbek larunbatean agur esango dio pilota profesionalari Kurtzea frontoian
Galdakaoko Udala | Mikel Larunbe pilotari galdakoztarrak agur esango dio pilota profesionalari eta horretarako pilota jaialdia antolatu dute larunbaterako, Larunbe bera hazi eta hezi zen etxean, Kurtzea frontoian. 18:00etatik aurrera, Adiskide pilota elkarteak hainbat partida antolatu ditu klubeko beteranoekin eta nagusiekin, eta ostean, Larunbek bere azken partida jokatuko du profesional gisa. Hauek dira larunbateko partidak: 18:00etatik aurrera, Adiskideko beteranoak kiniela pilota bigunarekin: Beroiz-Ajuria; Bidaurre-Kantxo eta Atutxa-Varela19:00etatik aurrera, adiskideko nagusiak: Legorburu-Ibarrondo […]
